
ARCCO AMARA hiriko merkataritza-zentroa da, eta Donostiako Amara auzoan dago.
Merkataritza-eskaintza zabala eta oparoa du bertaratzen direnentzat: janaria, moda eta osagarriak, kirola, zerbitzuak aisialdia eta ostalaritza. Gainera, 230 plazako aparkaleku estalia du, eta 24 orduz dago irekita.
1996ko urrian ireki zenetik, Arcco Amara Merkataritza Zentroa merkataritzaren erreferentzia-puntu garrantzitsu bihurtu da eta zerbitzu-izaera nabarmena du.
Arcco Merkataritza Zentroak eskailera mekanikoak ditu merkataritza-solairu guztietan, eraikinaren barruan bezeroen joan-etorriak errazteko.
Aparkaleku estaliko 230 plazak 24 orduz erabil daitezke. Egin klik Merkataritza Eskaintzaren atalean abonamenduen prezioak eta harremanetarako telefonoa ikusteko.
Bi igogailu egokitu daude mugikortasun murriztua duten pertsonentzat, gurpil-aulkian dabiltzanentzat edota haur txikiak dituzten gurasoentzat: bat panoramikoa, merkataritza-solairu guztietan gelditzen dena; eta bestea, aparkalekutik zuzenean kaleko eta terrazako solairura joaten dena.
Zentroak bideo-zaintzako kamera-sistema bat du merkataritza-solairu guztietan eta laguntzaile- eta zaintzaile-zerbitzua egun osoan zehar.