Facebook-ean jarrai iezaguzu Instagram-ean jarrai iezaguzu
Hasiera / Jarri zure negozioa

Jarri zure negozioa Arcco Amara Merkataritza Zentroan

Arcco Amara-ren barnea

ARCCO AMARA hiriko merkataritza gunea hainbat merkataritza-denden nahasketa orekatu batez dago osatua eta, hala, aniztasun handia eskaintzen du familia osoarentzat: 3.500 m² janariarenak dira (Eroski Center); 4.000 m² saltoki desberdinenak, 2.000 m² aisialdia eta ostalaritzarenak eta, horrez gain, 230 plazako txandakako aparkalekua du.

Eraikinak 19.300 m² eta 9.060 m²-ko AAGa (Alokatzeko Azalera Gordina) du.

Gertuko merkataritza-zentroa da eta eskaintza espezializatua du. Kalitate handiko zerbitzua ematen du eta tratua pertsonalizatua da. Arccok bezero-masa leiala sortu du, eta horiek egunero bisitatzen gaituzte.

Ezaugarri horiek direla eta, Arcco Merkataritza Zentroa gune aproposa da era askotako enpresa eta produktuak sustatzeko; izan ere, bermatuta dute egunero gure instalazioetara etortzen diren bezero-masa kritikoa.

Lokal baten bila bazabiltza

Amaran denda bat ireki nahi baduzu eta gure merkataritza-zentroaren parte izan nahi baduzu, aukera ematen dizugu leku estrategiko batean kokatzeko. Arccora egunero 6000-8000 pertsona inguru etortzen dira. Honako hau da gure bezeroen profila: 35 eta 65 urte artekoak dira, erdi-goi mailako ekonomia dute eta maiz bisitatzen gaituzte.

Deitu 943 473 909 telefono-zenbakira edo bidali mezu elektroniko bat direccion@arccoamara.com helbidera, eta eskuragarri dauden lokalen berri emango dizugu.

Aldi baterako leku bat behar baduzu

Negozio-ideiaren bat baduzu eta hasten ari bazara, leku txikiak ditugu eskaintzeko, inbertsioa txikitze aldera.

Publizitate-kanpaina bat sustatu nahi baduzu

Komunikazio-gune edo stand bat jarri nahi baduzu,lagungarri izango dituzun hainbat kokapen ditugu.