Facebook-ean jarrai iezaguzu Instagram-ean jarrai iezaguzu
Hasiera / Hiria

Hiria: Ezagutu Donostia

Donostia Gipuzkoa lurraldeko hiriburua da, 186.000 biztanle ditu eta bere metropoli-barrutiak 450.000 inguru. Bertako ekonomia-jarduera nagusiak merkataritza eta turismoa dira; izan ere, iraganean Europako helburu turistikorik ezagunenetarikoa izan da Donostia.

XIX. mendearen bigarren erdialdean, arkitektura modernoa hasi zen garatzen eta horrek molde frantseseko hiri baten itxura eman zion hiriari; hala, horrek eta Kontxako badia oinarri duen paisaiak nabarmen lagundu zion jarduera turistikoa garatzeari.

Gaur egun maila handia du, nahiz eta txikia izan, gastronomiari eta nazioarteko jaialdiei esker (besteak beste, Zinemaldia, Jazzaldia, Musika Hamabostaldia). Halaber, Kongresuen Jauregia ere badu, eta bertan bilkura garrantzitsuak egiten dira urtean zehar.

Donostia Europako Kultura Hiriburua izango da 2016an, Breslaviarekin batera.

Geografia

Donostia Kantauri itsasoaren itsasertzean dago, eta hiru hondartza zoragarri ditu Urgull eta Igeldon mendien babespean.

Hondartzak

Donostiak hiru hondartza ditu hirian: Ondarreta, Kontxa eta Zurriola. Lehenengo biak Kontxako badian daude eta hirugarrena Urumea ibaiaren beste aldean. Hirurak daude Ingurumen Kudeaketa Sistema beraren barnean. Sistema hori hondartzen erabilera iraunkorra bermatzean datza.

Klima

Donostiak klima ozeanikoa du, hau da, tenperatura leuna izaten du, epelak bai udan bai neguan; beraz, oso leku erosoa da bizitzeko.

Gastronomia

Donostiak lehen mailako gastronomia du; 16 Michelín izar ditu 20 kilometroko inguruan.

Lotura interesgarriak