
Arcco merkataritza-gunean ikusgai dagoen Amara Berriko ikastetxetako 5. eta 6. mailako 360 ikaslek egindako marrazki-erakusketaz gozatu!
Ekimen hau Zure Hiria Zainduz programaren parte da, Donostiako Udaleko Hezkuntza eta Gazteria Sailak bultzatua.
Haiek dira, begirada garbi, jakin-min handiko eta kritikoarekin, hiria beste ikuspegi batzuetatik ulertzen laguntzen digutenak, eta gogorarazten digute Donostiaren etorkizuna ere haien esku dagoela.
Zatoz eta ikusi ezazu erakusketa... Harrituko zaitu!