Facebook-ean jarrai iezaguzu Youtube-ean jarrai iezaguzu
Hasiera / Informazio orokorra

Informazio orokorra - Arcco Amara Merkataritza Zentroa

Arcco Amara-ren aurrealdea

ARCCO AMARA hiriko merkataritza-zentroa da, eta Donostiako Amara auzoan dago.

Merkataritza-eskaintza zabala eta oparoa du bertaratzen direnentzat: janaria, moda eta osagarriak, kirola, zerbitzuak aisialdia eta ostalaritza. Gainera, 230 plazako aparkaleku estalia du, eta 24 orduz dago irekita.

1996ko urrian ireki zenetik, Arcco Amara Merkataritza Zentroa merkataritzaren erreferentzia-puntu garrantzitsu bihurtu da eta zerbitzu-izaera nabarmena du.

Zerbitzuak

Arcco Merkataritza Zentroak eskailera mekanikoak ditu merkataritza-solairu guztietan, eraikinaren barruan bezeroen joan-etorriak errazteko.

Aparkaleku estaliko 230 plazak 24 orduz erabil daitezke. Egin klik Merkataritza Eskaintzaren atalean abonamenduen prezioak eta harremanetarako telefonoa ikusteko.

Bi igogailu egokitu daude mugikortasun murriztua duten pertsonentzat, gurpil-aulkian dabiltzanentzat edota haur txikiak dituzten gurasoentzat: bat panoramikoa, merkataritza-solairu guztietan gelditzen dena; eta bestea, aparkalekutik zuzenean kaleko eta terrazako solairura joaten dena.

Zentroak bideo-zaintzako kamera-sistema bat du merkataritza-solairu guztietan eta laguntzaile- eta zaintzaile-zerbitzua egun osoan zehar.

  • Aparkalekua 24 orduz
  • Wifia
  • Eskailera mekanikoak
  • Igogailuak
  • Minusbaliatuentzako sarbidea
  • Zaintza-kamerak
  • Desfibriladorea
  • Automobil elektrikoentzako kargagailua
  • Haurrentzako aldalekua